Lan egin ezazu gurekin

Paperaren Klusterra Elkarteak zerbitzu bat eskaintzen die paperaren sektorean lan egin nahi dutenei, elkartekide diren enpresek haien berri izan dezaten eta duten esperientzia profesionala ezagut dezaten.

Sektoreak langile kualifikatuak eskatzen ditu eskuarki, berez paperaren sektorekoak diren lanpostuetan esperientzia dutenak zein esperientziarik gabekoak, bai eta lanpostu generikoagoak betetzeko ere. Askotariko beharrak izaten dituzte enpresek: ekoizpen-lantegietarako lanpostu teknikoak, ingeniariak, kalitate-sistemen eta ingurumenaren kudeaketarekin lotutako lanpostuak, arlo komertzialekoak, administraziokoak, Laneko Arriskuen Prebentzioarekin lotutako lanpostuak, Giza Baliabideekin lotutakoak, mantenuko lanpostuak…

Enpresa elkartekideen artean, pasta- eta paper-fabrikatzaileak, ingeniaritza-enpresak, paper-manipulatzaileak eta -eraldatzaileak, eta paperaren industriarako ekipoen eta ekipamendu-ondasunen fabrikatzaileak daude.

Lan-poltsa horretan, enpresek egindako eskaintzan ere kontsulta daitezke.

BIDALI CURRICULUMA



    Necesita estar de acuerdo con los términos para continuar