Papera baino gehiago

Aro digitalean bizi garen arren eta batzuek ingurumena zaintzeko duten nahia paperari buruzko argudio faltsuak planteatuz eta haien benetako asmoak ezkutatuz justifikatzen duten arren, ez dago horrenbeste balio transmititzen duen beste produkturik.

Paperaren balioak

Papera beroa, atsegina eta suabea da. Nahi ditugun gauzak eta gure desioak babesten ditu, ezustekoak deskubritzen dizkigu eta gure irudimena askatzen du.

Paperak espazioak apaintzen ditu, negoziek modu ordenatuan funtziona dezaten eta salgaiak haien helmugara irits daitezen laguntzen du.

Paperak mundua hurbiltzen digu, kulturaz betetzen gaitu eta pertsona gisa hazten laguntzen digu. Papera fisikoa da, gu bezala, ez da birtuala.

Paperak ikusmena pizten digu, entzumena alaitu eta dibertitzen laguntzen digu. Gainera, katarroa dugunean zaindu egiten gaitu, eta gure higiene pertsonalean laguntzen digu.

Bide batez, gogoratu behar da edozein liburuk duela edozein ekipo elektronikok baino bizitza erabilgarri luzeagoa. Ez zaio disko gogorra hondatzen, lan-ordu mordoa galdu araziz. Ez du segurtasun-kopia beharrik, eta ez zaizkio pilak agortzen eta ez du energiarik behar erabili ahal izateko.

Paperaren kasuan, argi dago lehengaien jatorria, baita haren helmuga ere, bizitza agortzen zaionean. Gauza bera esan al liteke gailu elektroniko askori buruz?

Guztiak du bere bilakaera, baita paperak ere; baina pertsonok gauza berberei, balio berberei garrantzia ematen jarraitzen dugu. Paperaren balioak.

Paperak bizimodua errazten dizu

500 paper mota baino gehiago dago; horien artean, hauexek dira ezagunenetako batzuk: inprimatzeko edo idazteko papera, komuneko papera eta sanitarioa, kartoia eta enbalatzeko papera; paper apaingarria; etiketetarako papera, prentsako papera.

Guztiak dira ezinbestekoak, horietako bakoitza arlo oso ezberdin batean, hala nola komunikazioan, kulturan, hezkuntzan, higienean, osasunean, merkataritzan, era guztietako produktuen garraioan…
Gure bizitzan, egunero gaude paperekin kontaktuan, goizero jaikitzen garenetik. Lanean, eskoletan eta unibertsitateetan, etxean, kafetegian, jatetxean, supermerkatuetan, komertzioetan, etab.

Paperaren presentzia horren ohikoa da, ezen gehienetan jabetu ere ez baikara egiten ematen digun laguntzaz. Paperak bi mila urte darama berritzen, etengabe aldatzen ari diren gizakiaren beharretara egokitzeko eta, hala eta guztiz ere, ezezaguna izaten jarraitzen du hein handi batean.

Oso ezezaguna, baina, aldi berean, horren garrantzitsua gure bizitzan. Izan ere, imajinatzen al duzu paperik gabeko mundu bat? Goiz batean esnatu eta gure bizitzetatik desagertu izan balitz, jabetuko ginateke zein neurritan asetzen dituen gure hamaika beharrizan, paperik ezean asetzeko oso zailak izango liratekeenak.