2015eko irailean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onetsi zuen eta, horrekin batera, baita Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) ere. Planetaren arazo handiak konpontzea lortzeko neurriak hartzeko mundu-mailako deialdia da; hots, pobrezia eta desberdinkeria, genero-berdintasuna eta guztiontzako lan duina izateko aukera lortzea, osasun-zerbitzuak eta hezkuntza egokia izateko bide ematea, ingurumena babestea eta pertsona guztiek bakea eta oparotasuna izan dezaten bermatzea.

GJH, beraz, garapen jasangarrirako bidean laguntzeko esparru nagusi berria dira. 17 Helburu eta 169 helmugaz osatuta dago, 2030. urtea baino lehen bete behar direnak.

Euskadiko Paperaren Klusterra Elkartea erabat konprometituta dago 2030 Agendarekin eta Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriko Helburuak betetzearekin, batez ere erakundearen jarduera nagusiekin zerikusia duten helburuak betetzearekin.

Gure konpromisoa, gainera, interes-talde guztietara eta gure balio-kate osoan zehar hedatzen da: langileak, elkartekideak eta hornitzaileak.

Euskadiko Paperaren Klusterra Elkartearen jarduerak Garapen Jasangarriko 17 Helburuetako 13tan inpaktu positiboa duen arren, lehentasunezko lau helburu zehaztu ditu, bazkideekin adostuta:

Bere ekarpena neurtzeko, Elkarteak lehentasunezko GJH horiekin korrelazioan jarri ditu bere ildo eta erronka estrategikoak, baita bere ekintzak ere. Era horretan, GJH lortzeko bere ekarpenerako balio dute Plan Estrategikoaren adierazleek.

Jasangarritasun-politika