Paper-lantegi bat egunean 24 orduz, astean 7 egunez eta, are, urtean 365 egunez dago martxan. Abiadura bizian dabil papera (120 km orduko ere bai) makinen barrunbeetan, eta 350 metroko luzera eta 10 metro baino gehiagoko zabalera izatera irits daiteke. Prozesuak informatikoki kontrolatuta daude, eta etengabe egiaztatzen da eskuratutako produktuaren kalitatea, makinaren beraren abiaduran. Paper-lantegi batek milaka kilometro kable du, ehunka kilometro hodi eta ehunka balbula, motor, konpresore, ponpa…

Eta badago gehiago, izan ere, paperaren sektorea ez baitira paper-lantegiak bakarrik, baizik eta paperaren ziklo jasangarrian oinarritutako industria-sektore handi bat. Hor sar genitzake askotariko industriak, hala nola basogintzako industria; erabilitako papera berreskuratzen dutenak; zelulosa- eta paper-fabrikatzaileak; paper-manipulatzaileak; kartoizko kaxen, zakuen eta poltsen fabrikatzaileak; mandril-, gutun-azal-, koaderno- eta karpeta-fabrikatzaileak; enpresa argitaratzaileak; liburu-, liburuxka-, etiketa-, aldizkari- eta egunkari-inprimatzaileak; ingeniaritza-enpresak; gure sektoreko berariazko ekipoen eta ekipamendu-ondasunen fabrikatzaileak; ikastetxeak…

Euskadin bakarrik, 1.600 enpresa eta zuzeneko 12.000 lanpostu daude, paperaren teknologiek bilakatzen eta aplikatzen jarrai dezaten laguntzen dutenak. Horrekin, produktibitatea hobetzeaz gain, hamaika beharri erantzuten dioten produktu harrigarriak ere ekoizten dira, ingurumena ahalik eta gehien errespetatuz. Begira, gaur erabiltzen ditugun paperen % 30 baino gehiagok orain dela 10 urte existitu ere egiten ez ziren erabilera eta funtzioei erantzuten diete.

Horrek guztiak eskatzen dituen inbertsioak gorabehera –600 milioi euro baino gehiago azkeneko 10 urteetan–, pasta- eta paper-fabrikatzaileen % 93k egiten du lan haien produktuen kalitatea ziurtatzeko ISO 9001 kudeaketa-sistemekin..

Papera 4.0 da