Zuntz birjinari esker, bizitza asko eman dakizkioke paperari

Egurretik ateratzen den zelulosa-zuntza da –zuntz birjina deritzoguna– papera fabrikatzeko funtsezko lehengai bakarra. Nahiz eta, dakizun bezala, edukiontzi urdinetan biltzen den papera eta kartoia berreskuratuta lortzen den birziklatutako zuntza ere erabiltzen den. Hala ere, ez da zuzena papera berreskuratutako papera erabilita bakarrik fabrika daitekeela esatea, eta hori frogatzeko argudio sendoak daude:

1

Zelulosa-zuntzen ezaugarri fisikoak narriatzen joaten dira erabilerarekin eta, zenbatesten da, batez beste sei aldiz birzikla eta berrerabil daitekeela.

3

Erabiltzen dugun paperaren % 19 inguru ezin da birziklatzeko erabili; batzuetan, gorde egiten ditugulako –hala nola liburuak, agiriak eta argazkiak– eta, beste kasu batzuetan, izan duten erabileragatik, narriatu egin direlako edo suntsitu egiten direlako –esate baterako, komuneko papera eta paper sanitarioa–.

2

Paper mota jakin batzuek –duten erabileragatik– zuntz birjinak bakarrik ematen dituen ezaugarriak eskaini beharra dute.

Gizarteak paperaren % 70 baino gehiago berreskuratzen du, eta paperaren eta kartoiaren industriak berreskuratutako material horren birziklapena bermatzen du, produktu berriak ekoiztuta. Guztion konpromisoari esker, 1986an Estatuan 1,4 milioi tona berreskuratzetik gaur egun 5 milioi tona berreskuratzera iritsi gara eta, gainera, zabortegiak betetzea saihestu dugu.

Eta, gurekin ikasi duzunari esker dakizun bezala, birziklatutako papera kontsumitzeak ez du batere zerikusirik zuhaitzak aurreztearekin. Zelulosa-zuntzen bizitza erabilgarria luzatzearekin du zerikusia.

Paperaren bizitza ugari eta ematen dizkiogun erabilera guztiak bermatzeko, beharrezkoa da papera zuntz birjinatik ekoiztea ere.

Menu