Zer
jakin behar dut?

Papera Bioproduktu
Naturala,
Berriztagarria, Biodegradagarria eta Birziklagarria da.

Zaila da pentsatzea produktu batek ezaugarri horiek guztiak izan ditzakeenik, baina paperak baditu:

Papera Naturala da, egurretik baitator, lehengai % 100 naturala, zuhaitzetan baitu jatorria.

Papera Berriztagarria da. Berriro landatzen dira zuhaitzak papera ekoizteko erabili ziren zuhaitzek utzitako espazioan.

Papera Biodegradagarria da. Lehengai fosiletatik eratorritako beste produktu batzuk ez bezala, papera modu naturalean deskonposatzen da.

Gainera, Birziklagarria da papera. Eta ziur gaude hori bazenekiela.