Euskadiko Paperaren Klusterra Elkarteak paperaren balio-kateko bere elkartekideen lehiakortasuna hobetzeko lan egiten du, lankidetza erabilita horretarako tresna gisa.
Horretarako, beharrezkoa da informazio maiz elkartrukatzea eta elkartekide diren enpresetako ordezkariek parte hartuko duten batzarrak egitea.
Lehiaren defentsarako araudiaren aurkako jokabideak edo ekintzak saihesteko, Euskadiko Paperaren Klusterra Elkarteak jokabide-arauak ezarri ditu, Elkarteko langileek zein Elkarteak sustatutako jardueretan parte hartzen duten guztiek bete beharrekoak.
Elkartearen jarduera garatzeko arauak