Zer
jakin behar dut?
Papera ekoiztea = Berotegi-efektuko Gasen Espainiako emisioen % 0,9
Zuhaitzak
gure airea garbitzeko gai dira
Gure lantegiek energia kontsumitzen dute, ezin dugu ukatu hori. Hala ere, % 41 biomasatik dator, eta % 58 baino gehiago energia garbietatik, gas naturaletik esaterako. Gainera, baterako sorkuntzako instalazioetan liderrak ere bagara. Hau da, gasa kontsumitzerakoan autokontsumorako berotasuna eta elektrizitatea sortzen da (EAEko paper-lantegien beharren % 71). Hori, gainera, beste elektrizitate-sortzaile batzuekin baino modu eraginkor eta garbiagoan egiten da. Horrela, ahalik eta gehien aprobetxatzen dugu energia, eta berotegi-efektuko gasen emisioak saihesten ditugu.
INE institutuaren arabera, 2019an, paper-ekoizpenak sortu zuen Espainiako berotegi-efektuko gasen emisio guztien % 0,9.
Ez ezazu ahaztu, gainera, paperaren industriaren lehengaiak, zuhaitzek, gure airea garbitzeko gaitasuna dutela, CO2 finkatzen baitute. Paperak gizakiaren beste jarduera batzuetan sortzen den CO2 atzematen du!