Euskadiko Paperaren Klusterra 19 enpresen artean sortu zuten 1998an, eta irabazi asmorik gabeko elkartea da: enpresa haietatik 13k paper-orea eta papera ekoizten zuten, eta gainerako zazpiek ekipamendu-ondasunak edo ingeniaritzak. Harrezkero, 14 bazkide sortzaile desagertzera eraman zituen sektorearen berregituraketa gogorraren ondorioz, eta paperaren balio-katea hobeto estaltzeko nahiari esker, nabarmen eraberritu da Elkartea. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko paperaren balio-kateko enpresa nagusiak hartzen ditu elkarteak gaur egun.
MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK
Misioa
Papergintzaren euskal sektorearen lehiakortasuna eta eraldaketa bultzatzea, baina haren irudiaren hobekuntza ere, lankidetzaren, sareko lanaren eta sinergien bitartez.
Ikuspegia
Euskal Herriko zein kanpoko erreferentziazko erakundetzat har gaitzaten lortzea, papergintzaren euskal sektorearen eraldaketari bultzada bat emateko zein haren ingurumen-jasangarritasuna bultzatzeko eta haren irudia hobetzeko, sektore berritzaile, aberastasuna sortzen duen sektore eta bioekonomia zirkularreko eredu den sektore gisa.
Enpresa elkartekideen balioak
Lankidetza:
Guztien ongia lortzeko taldean lan egiteko prestasuna eta gaitasuna.
Ekimena:
Dinamismoa, ekintzak abiarazteko, emaitzak hobetzeko edo aukerak bilatzeko aurretiko jarrera, beste batzuek esan beharrik gabe edo gartaerek behartu gabe.
Lorpenerako orientazioa:
Eraginkortasunez lan egiteko, emaitza onak lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko interesa eta kezka.
Ikaskuntzarako orientazioa:
Ezagupenak eta trebetasunak aztertzeko, erabiltzeko, hobetzeko eta areagotzeko kezka, jakin-nahia eta gaitasuna.
Erresistentzia aktiboa:
Zailtasunen aurrean, eutsi egin behar zaio, baina batez ere berreraiki eta eraberritu egin behar da.
Valores de las personas que trabajan en la asociación
Gogobetetasuneranzko orientazioa:
Besteei laguntzeko eta zerbitzatzeko nahia, haiei entzunda eta dituzten beharrak ulertuta, beharrok asetzen saiatzeko.
Lidergoa:
Beste batzuk guztion helburuak lortzera bideratzeko eta mobilizatzeko gaitasuna.
Ekimena:
Dinamismoa, ekintzak abiarazteko, emaitzak hobetzeko edo aukerak bilatzeko aurretiko jarrera, beste batzuek esan beharrik gabe edo gertaerek behartu gabe.
Lorpenerako orientazioa:
Eraginkortasunez lan egiteko, emaitza onak lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko interesa eta kezka.
Dibertsitatera irekitzea:
Beste ingurune geografiko eta jardueretako erakundeekin lan egiteko eta gehiengoarenak ez diren beste ekarpen batzuk kontuan izateko eta baloratzeko aurretiko jarrera.
Diziplina artekotasuna:
Elkartearen diziplina anitzeko ikuspegiaz baliatzea, bazkideen arteko lankidetza dinamizatzeko.
Gardentasuna:
Balioa emango duen eta konfidentziala ez den informazioa barne- zein kanpo-maila komunikatzeko gaitasuna.
Konfidentzialtasuna:
Informazio konfidentziala zaintzeko eta babesteko gaitasuna.
ZERGATIK LANKIDETZA?
Lankidetzan jardutea eta lehiatzea dira mundu osoko konpainia handi askoren leloa. Abantaila lehiakorrak bilatzeko aukera ematen du, ekoizpen-faktore tradizionalek eman ditzaketenez harago. Jarduerak elkarrekin egitea, bakoitzak bere aldetik egin ordez, kostuak murrizteko. Soberan dago egiaztatuta ideien elkartrukea eta komunikazioa balio erantsia sortzeko motor indartsua direla. Erakunde handien abantailak lortzeko aukera ematen du, txikienen malgutasuna eta erreaktibotasuna galdu gabe. Beste enpresa batzuekiko alderaketa eta haiengandik ikastea.