Zer
jakin behar dut?
Paper gehiago,
baso gehiago
Plantazioek ez dute basoen suntsipenean laguntzen
Gizarterako
eta ingurumenerako onurak
Basoen kudeaketa jasangarriarekiko konpromisoa
Paper gehiago, baso gehiago
Paperaren industria hornitzeko, berariazko plantazioak sortzen dira aurrez zeuden lugorrietan. Horrekin, baso-masak areagotzen laguntzeaz gain, gizarterako eta ingurumenerako onura handiak ere sortzen dira.
Plantazio horietan, zuhaitz-belaunaldi bat ekoiztu ondoren, beste zuhaitz batzuk landatzen dira berriro.
Beraz, ekoizpenak ez du deforestaziorik sortzen, eta are gutxiago oihan tropikalak edo nobletzat jotzen diren beste espezie batzuk –haritzak, pagoak, gaztainondoak…– suntsitzea. Gure hurbileko ingurunean, radiata pinuarekin edo globulus eukaliptoarekin ekoizten da papera.
1990. urtetik 2020. urtera, % 50 baino gehiago hazi da mundu-mailan paper-pastaren, paperaren eta kartoiaren ekoizpena. FAO agentziaren arabera (munduko baso-baliabideen 2020ko ebaluazioa), denbora-tarte horretan bertan basoen % 4,2 desagertu zen planeta osoan; horietatik % 97 Hego Amerikan eta Afrikan, paper-pastaren % 34 bakarrik ekoizten den lekuetan.
Datu horiek gorabehera, FAOk onartzen du baso-galera gehienak gertatzen direla lursail horiek nekazaritzako edo larrerako lur bihurtzen direlako.
Landaketek ez dute basoen suntsipenean laguntzen
FAOren esanetan, munduko baso-azalera osoaren % 3 dira baso-plantazioak. % 3 horren % 45 dira ekoizpen-helburuak dituzten plantazioak. Horrela, bada, basoen % 1,5 baino ez dira ekoizpen-helburudun plantazioak.
Papera ekoizteko zuhaitzak hazteak onura handiak ditu gizarterako eta ingurumenerako
Baso bat zaindu beharreko ekosistema da, berez duen misioa bete dezan. Horregatik, garbitu egin behar dira, zuhaitz jakin batzuk moztu egin behar dira beste batzuk haz daitezen, inausketak egin behar dira zuhaitzak adabegirik gabe haz daitezen bermatzeko, suebakiak egin behar dira… Basozaintzako lan horiek guztiak egiten badira, paperaren industriarako balio dezakeen –edo ez– egurra eskuratzen da. Baina, batez ere, norbait basoez ardura dadin laguntzen dugu.
Pinuez ari garenez, aipatu behar da adabegirik gabeko eta kalitate oneko 100 pinu heldu sano eskuratzeko, 600 baino gehiago landatu behar direla, eta 30 urte baino gehiagoz zaindu.
Pinu batek, gainera, ez du osorik balio papera egiteko. Diametro jakin bat duen zatiak bakarrik balio du orea egiteko.
Zatirik lodiena oholak, listoiak, xafla desbobinatuak… egiteko zerra daitekeen egurra da. Zerraketa-hondakinek, baina, balio dute papera egiteko eta, beraz, egurra ahalik eta gehien aprobetxatzen laguntzen du sektoreak.
Zatirik estuenak erregai gisa edo taulak egiteko balioko du, esaterako.
Ingurumenari dagozkion beste onuretako bat da paperaren industriarako landatutako zuhaitzek CO2. finkatzen dutela.
Eta ezin ahantz ditzakegu gizarterako dituen onurak. Zuhaitzen zuhaitzen hazkuntza iraunkorrari laguntzen dio paperak, eta landa-inguruneko lanpostuak sortzen dira arlo horretan. Eta industrian, zerbitzuen sektorean eta paperarekin lan egiten duten beste sektore batzuetan enplegua sortzen laguntzen du.
Basoen kudeaketa jasangarriarekiko proposamena
Ba al dakizu zer diren FSC eta PEFC siglak?
Ezagunak egingo zaizkizu beharbada, altzari-marka handi batzuek aipatzen baitituzte haien katalogoetan. Produktu batek –egurrak– jatorritik duen trazabilitatea erakusten duten siglak dira. Eta jatorria diogunean, ez gara bakarrik egur hori zehazki eskuratu den lekuaz bakarrik ari; lehengaia hartzen den zuhaitzak non eta nola hazi diren ere esaten du.
Gure lantegiak konprometituta daude egurraren jatorriaren jarraipena egiteko sistema horiekin. Euskadiko (eta Estatutako) zelulosa-fabrikazioaren % 100ek du ziurtatuta zaintza-katea. Papera zuntz birjinarekin egiten duten fabrikatzaileen % 100ek ere era horretako ziurtagiriak dituzte. Are gehiago, berme horren osagarri gisa, % 90ek ditu ziurtatuta ingurumena kudeatzeko haien sistema (gutxienez, ISO 14001).